San Martintxo Gazte Asanblada

San Martintxo Gazte Asanblada Gasteizko san martin auzoko gazte asanblada da. Asanblada honek auzo hontako gazteok ditugun kezkak konpontzeko sortua da. Asanblada honek ez du batere afiliazio politikorik beraz ideologia anitzeko gazteak gaude eta onartzen dira. Asanblada hau berriki sortua denez 2011 urterako ditugun helburuak honako hauek dira:

1.) Aldizkari bat sortzea. Gure asanblada ezagutzera emateko eta gure helburuak eta berriak era inpartzialean adierazteko.

2.) Auzoko jaiak antolatu. Gure auzoko jai batzuk antolatzea emengo gazteok benetan gustoko ditugun ekintzekin eta ez udalak inposatzen dizkigunekin.

3.) Lokal bat okupatu. Gure auzoa bizirik mantentzeko eta gazteei zuzendutako ekintzak koordinatzeko bertan.

Gurekin bat egiteko edo guri buruz informazioa lortzeko:       sanmartintxo@gmail.com

san martintxo gazte asanblada

Anuncios